ENEDI buru duen ITTEB (Trantsizio Energetikorako Lurralde Integrazioa Biodibertsitatearekiko Orekan) ikerketa-proiektuak partaidetza-prozesu bat abiarazi du eskualdean energia berriztagarrien instalazioak hedatzeko, lurraldearen berezitasunak eta natura-aberastasuna kontuan hartuta.

Prozesuak lau saio izango ditu, eta horietan tokiko eragileek parte hartuko dute, beren iritziak, ikuspegiak eta sentsibilitateak jasotzeko. Topaketa horiei esker, lurraldearen ahotsak energia berriztagarriak ezartzeari lotutako erronken eta aukeren azterketara gehituko dira.

Prozesu horren bidez, ITTEBek inplikatutako eragileen arteko elkarrizketa sustatu nahi du, bai eta energia-beharrak eta biodibertsitatearen kontserbazioa kontuan hartuko dituen trantsizio energetiko batean lagundu ere, lurraldearen ikuspegi integratua eta orekatua bultzatuz.

Prozesua bera azaltzeko, honako azalpen-bideo hau egin da.